Koloreak eta materialak

Icono decorativo Hiruek

Lan-gainak

Lan-gaina sukaldearen atal garrantzitsuenetako bat da. Egunero erabiltzen da eta beroaren, kolpeen eta orbanen eraginpean dago; horregatik, material erresistenteak eta kalitate handikoak behar ditu. Gure eskaintza behar horietara guztietara egokitzen da, eta testura eta kolore askotako materialekin —granitoa, kuartzita, Corian, Silestone, Dekton, egurra…— zuretzat proiektatzen dugun edozein diseinutan harmonizatu eta integratzen da.

Icono decorativo Hiruek

Harraskak

Gure harraska-gamak kalitate-estandar onenak ditu. Material onez fabrikatuak daude, hezetasunari eta tenperatura-aldaketei eusteko, eta koloreen aldakortasunari esker lan-gainekin erabat integratzen dira.

Icono decorativo Hiruek

Ateak

Sukalde bateko ateek haren izaera eta estiloa markatzen dituzte. Hiruek-ek aukera zabala eskaintzen dizu zure gustuen eta aurrekontuaren arabera: ate laminatuak, lakatuak, egurrezkoak, kristalezkoak eta altzairuzkoak, kolore eta irekitze-formatu desberdinetan, eta beti gure interioristen aholkularitzarekin.

Pertsonalizatu zure sukaldea

Icono decorativo Hiruek

Aurrekontu bat behar duzu?

Kontaiguzu zer aldatu edo berritu nahi duzun sukaldean, eta harremanetan jarriko gara.