Lan-gaina sukaldearen atal garrantzitsuenetako bat da. Egunero erabiltzen da eta beroaren, kolpeen eta orbanen eraginpean dago; horregatik, material erresistenteak eta kalitate handikoak behar ditu. Gure eskaintza behar horietara guztietara egokitzen da, eta testura eta kolore askotako materialekin —granitoa, kuartzita, Corian, Silestone, Dekton, egurra…— zuretzat proiektatzen dugun edozein diseinutan harmonizatu eta integratzen da.
Sukalde bateko ateek haren izaera eta estiloa markatzen dituzte. Hiruek-ek aukera zabala eskaintzen dizu zure gustuen eta aurrekontuaren arabera: ate laminatuak, lakatuak, egurrezkoak, kristalezkoak eta altzairuzkoak, kolore eta irekitze-formatu desberdinetan, eta beti gure interioristen aholkularitzarekin.
Kontaiguzu zer aldatu edo berritu nahi duzun sukaldean, eta harremanetan jarriko gara.
WhatsApp us