Sukalde hau ondo bereizitako hiru gunetan antolatzen da. Lehenengoa zutabe multzo bat da: labea, haren azpian barne-tiraderak dituela, combi integratua eta bi apal ateragarri dituen jakitegia, dena erosoago eskura izateko.
Bigarrena sukaldatzeko gunea da, plaka eta harraskarekin. Alboko horma panel batez forratu da, zipriztinetatik babesteko.
Hirugarrena gosaltzeko txokoa da, egurrez estalia, hiru aulki altuko mostradore batekin; nabarmentzekoa da lurreraino jaisten den Dekton-ezko alboa.
Materialak: altzariak 0616 tierra claro kolorean, egurra Roble Casella Marrón eta lan-gaina Dekton Nara, 1,20 cm-koa.
Etxebizitza honetan erreforma ere guk egin genuen: zoruak, hormak, argiztapena eta mostradorearen ondoko erradiadorearen kokapena.











